Erakundea: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: www.osakidetza.eus Kontaktuaren izena: Gontzal Lopez Lopez Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: GONTZAL.LOPEZLOPEZ@osakidetza.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 945006029 Erakundearen jardueraren deskribapena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zerbitzu publikoa kudeatzeaz. Funtzio nagusiak honako hauek dira: Osasun-zerbitzuak ematea: Lehen mailako laguntza eta laguntza espezializatua eskaintzea, eta osasuna sustatzeko, gaixotasunak prebenitzeko eta errehabilitatzeko programetan parte hartzea. Eskubideak eta betebeharrak bermatzea: Erabiltzaileei beren eskubideak eta betebeharrak erabat gauzatzeko beharrezko baldintzak ematea, informazioa eta arreta pertsonalizatzea hobetuz. Irakaskuntza eta ikerketa sustatzea: Osasun-zientzietako irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak sustatzea, unibertsitate eta erakunde eskudunekin lankidetzan. Langileen prestakuntza: Pertsonal sanitarioaren eta ez-sanitarioaren prestakuntza eta jakintzaren eguneratzea sustatzea. Osasun-baliabideen garapena: Osasun-baliabideak garatzeko ekintzak eta programak ezartzea, beste erakunde batzuekin lankidetzan. Laburbilduz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak kalitatezko osasun-arreta bermatzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztientzat eskuragarri egongo dena. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
PROFESIONAL ETA ZERBITZU ELEBIDUNEN IDENTIFIKAZIOAZerbitzu eta profesional elebidunak identifikatzeko proiektua garatu du Osakidetzak, paziente eta erabiltzaileek jakin dezaten zein zerbitzutan eta zein profesionalekin egin dezaketen euskaraz. Garrantzitsua da hizkuntzaren erabileraren arloan herritarrei aurrea hartzea, haiek eskatu aurretik euskarazko zerbitzua eskuragarri izan dezaten.Profesional elebidunen eskura daude e ikurra duten identifikagarriak, erabiltzaileak euskaraz aritzera gonbidatzen dituztenak. Bakoitzak bere zerbitzu-erakundeko euskara zerbitzuan eska dezake eta lanerako aproposena erabili (pina, lepokoa, mahaigainekoa eta abar). Identifikazio indibidualaz gain, zerbitzuak ere identifikatzea oso garrantzitsua da. Esan beharrik ez dago, unitateetako arduradunek ere parte hartu behar dutela hizkuntzaren normalizazioan; beraiek helarazi behar baitizkiete unitateko enplegatuei identifikaziorako eta hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak. Sistema honi esker, komunikazioa errazten da; baina ez hori bakarrik, atentzio sanitarioaren kalitatea ere hobetzen da. |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua