Erakundea: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: www.caf.net/eu Kontaktuaren izena: Bianditz Iraola Azanza Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: euskara@caf.net Kontaktuaren telefono zenbakia: 660517922 |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea Erakundearen irudia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
MOTIBAZIO KANPAINA. EUSKARA IKUSGAIZer da Motibazio Kanpaina?Motibazio Kanpaina lantegian euskara ikusgarri egiteko egiten da. Euskararen Egunaren bueltan antolatzen dugu, baina urte guztian izaten da ikusgarri. Urtero egiten dugu, eta sasoi bakoitzean azpimarratu nahi dugun zerbaiten gainean jartzen dugu arreta. Zer egiten dugu? Beasaingo eta Irungo lantegietako ohar tauletan kartelak jartzen ditugu, baita ikusgarritasuna duten beste leku batzuetan ere. Irudiaz gain, testu labur bat eta lelo bat izaten ditu, urte horretako kanpainari lotuak. Bestalde, iruditeria berarekin egutegiak egiten dira. Pareterako handiak, nahiz mahai gainekoak. Lantegi bakoitzaren ordutegiak jasotzen ditu, eta enpresan banatzen diren bakarrak dira. Opari bat ere ematen zaie langile guztiei. Lantegian erabilgarri izan daitezkeenak izaten saiatzen gara. Adibidez, 2022an lanpostuan ura izateko botilak banatu genituen, eta 2023an giltzak, txartelak eta kafe makinetarako txanponak gordetzeko karterak. Bukatzeko, lantegiko pantailetan eta Galardi aldizkarian ere zabaldundea izaten du. Nola egiten dugu? Euskara Batzordean lehen ideia bilketa egiten da. Egindako neurketetan, proiektu berrietan, gabeziak sumatzen ditugun arloak aztertu, eta gai bat zehazten da. Horren ondoren, azpibatzorde bat eratu, eta ideia guzti horiek lotu eta jarraibideak zehazten dira. Ildo horiek diseinatzaileari helarazten zaizkio, eta lehen zirriborroa egindakoan zuzenketak egiten hasten da azpibatzordea. Testua nork idatzi, argazkiak ateratzeko behar dena antolatu, aukeraketa egin, zein opari egin? Diseinua osatuta dagoenean, Batzordean aurkezten da, eta azken ukituak eman ondoren, banaketa hasten dugu. Helburua abenduaren 3aren inguruan zabaltzea izaten da. Zertarako egiten dugu? Helburu nagusia euskarari ikusgarritasuna ematea da, laneko alderdi guztietan presente izatea. Ekintza edo egitasmo jakin baten gaineko arreta handitzeko egiten da, eta kanpainak euskara hutsean izaten diren arren langile guztiei zuzendutakoak dira. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua