Erakundea: Mutrikuko Udala Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: www.mutriku.eus Kontaktuaren izena: Amaia Aurrekoetxea Legorburu Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: euskara@mutriku.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 650792492 Erakundearen jardueraren deskribapena: Herritarrenganako harreta zerbitzua |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
0 urratseko dohako euskara klaseakUdalak doan eskintzen ditu, herritar ororentzako 0 urratseko euskara klaseak. Gure ikastaroen helburua argia da, euskara ikasteko erraztasunak ematea herrian bizi eta euskaraz ikasi nahi zuenari. Helburu nagusia ekonomikoki erraztea bada ere, esfortzu berezia egin dugu, euskaraz ez dakien herritarra gustura egongo den toki bat bilatzeko, eta hasiera baten hori ere lortu zen.Egia da, hasiera batean 25 ikaslek izen eman bazuten ere, kurtsoa oso gutxik bukatu dutela, baina kasu honetan kualitatiboki baloratzeko hautua egin dugu. Beharrezkoa baita udalak eskaintza hori egitea. Aurten, moldatu egin dugu eskaintza ea hasierako arrakasta hori urtean zehar mantentzea lortzen dugun. Batetik doako euskara klaseak 4 hilabeteko bi ikastaro izango dira eta ez kurtso osoa iaz planteatu genuen moduan. Eta bestetik urte osoa egin nahi duenarentzat, euskara diru laguntza jarriko dugu martxan. Horrela doakotasuna bermatuz. |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua