Erakundea: Cáritas Bizkaia Sektorea: Gizarte ekintza Langile kopurua: www: https://www.caritasbi.org Kontaktuaren izena: Joseba Gaya Mandaluniz Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: jgaya@caritasbi.org Kontaktuaren telefono zenbakia: 688847035 |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Neurketa eta jarraipena |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia 3-Pertsonak |
Bideratzaileen sareaBIDERATZAILEEN SAREACaritas Bizkaiak urteak daramatza euskararen alde lan egiten. Baina laguntza-sareak behar ditugu entitatearen euskara-plana aurrera eramateko erakundearen ezaugarriengatik, hau da, hainbat egoitza, proiektu eta arlotan lan egiten baitugu. Hori dela eta, Bideratzaileen sarea 2013an sortu zen. Geldialditxo baten ondoren, duela bi urte sarea berriztu eta indartu genuen. Bideratzaileak laguntzaileak eta begiak dira. Caritas Bizkaiako arlo, sail eta proiektu guztietako langileak daude. Gaur egun 33 bideratzaile ditugu. Zeregina euskararen erabilera bultzatzea da eta Hizkuntza-irizpideak betetzen diren behatzea. Bideratzaileak Hizkuntza-irizpideak gogoraraziko ditu; euskararen betaurrekoa izango da. Hizkuntza-irizpideren bat betetzen ez dela ikusiz gero, lantaldeko arduradunari esango dio. Eta arduradun hori zuzentzen edo bideratzen saiatuko da. Edonork zalantzaren bat izanez gero, Euskara Ekipoarengana edo euskara koordinatzailearengana joko du. Laguntza-sareaz gain, urtean hizkuntza-paisaiaren eta dokumentuen ikuskaritza bi egiten dira: - Aste Santuaren aurretik. - Udako oporren ondoren. Ikuskaritza horien emaitzak sortu dugun aplikazio batean jasotzen dira. Aplikazio hori bideratzaile guztien eskura dago eta bideratzaile bakoitzak dagokion sail, arlo edo proiektua aztertu ondoren, topatu dituen akats edo hobetu beharrak aplikazio horretan jasoko ditu. Behin ikuskapena egiteko epea amaituta, euskara koordinatzaileak eta aplikazioaren ardura duen Euskara Ekipoko kideak hobetu beharrekoen zerrenda osatzen dute. Eta ondoren, euskara koordinatzailea eta euskara aholkularia hobetu beharrekoak bideratzen saiatzen dira. Bideratzaileen Batzarrak Urtean hiruzpalau batzar egiten dira. Bertan bideratzaileek, Euskara Ekipoko kideek, euskara koordinatzaileak eta euskara aholkulariak parte hartzen dute. Batzar horietan ikuskapenen emaitzak azaltzen dira eta topatu diren akatsak nola edo noiz bideratuko diren. Hala ere, laguntzaile sarea denez, aparteko batzarrak egin izaten ditugu, bertan, Euskara Planean zehaztutako hainbat ekintza aurrera egin ahal izateko azalpenak edo Formazio Plana edo euskararen erabilerako sustapenerako ekintzak azaldu, adostu eta abar egiten ditugu. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua