Erakundea: Ederfil Becker Sektorea: Industria Langile kopurua: www: www.ederfilbecker.com Kontaktuaren izena: Maitane Aierdi Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: maierdi@ederfilbecker.com Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 80 71 50 Erakundearen jardueraren deskribapena: EDERFIL BECKERen 70 urte baino gehiago daramagu kobrezko eta aluminiozko eroale elektriko esmaltatu biribil eta angeluzuzenak ekoizten, hainbat sektoretara bideratuak: automobilgintza, energia, transformadoreak, eolikoa, motor industrialak, sorgailu elektrikoak... 200 laguneko taldea gara, bi produkzio zentrotan banatuta: Legorreta eta Alegia, eta Mondragon Corporationeko kide gara. Gure sektoreko fabrikatzaile nagusietakoa gara nazioartean, eta produkzioaren ehuneko 80 baino gehiago esportatzen dugu mundu osora. Gure bezeroen artean energiaren eta e-mobilityren sektorerako soluzioak fabrikatzen eta garatzen dituzten munduko liderretako batzuk daude. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Euskarazko harremana bezeroekinEderfil Beckerreko bezeroen %80 nazioartean kokatzen bada ere, Euskal Herrian baditugu bezeroak. Praktika honen bidez bezero bakoitzarekin ditugun harremanak aztertzen ditugu atalez atal, eta mintzakideen euskara gaitasunaren arabera harreman horiek euskaraz izateko aukerak aztertzen ditugu, bezeroari euskarazko zerbitzua eskaintzeko.Horretarako, Euskal Herriko bezeroak zerrendatzen ditugu, eta bakoitzak gure enpresan egiten duen ibilbideari jarraipena egiten diogu, gure enpresako atal bakoitzeko arduradunekin. Arduradun horietako bakoitzak esaten digu bezero bakoitzean zein mintzakiderekin duen harremana (aurrez aurre, telefonoz, emailez, eta dokumentazioan), mintzakideak euskaraz badakien edo ez, eta 4 harremanen hizkuntza zein den. Jasotako harreman guztiak zenbatuta, euskarazko harremanen portzentajea kalkulatzen dugu. Ondoren, mintzakide euskaldunen artean euskaraz ez diren harremanak identifikatzen badira, bezeroari idatziz eskaintzen diogu zerbitzua euskaraz jasotzeko aukera, eta mintzakideen arteko konfiantza mailaren arabera, harremana euskaraz garatzeko saiakera egitera gonbidatzen ditugu, bezeroaren nahia kontuan hartu eta errespetatuta kasu guztietan. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua