Erakundea: Fagor Ederlan S.Coop Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: https://www.fagorederlan.com/eu/inicio Kontaktuaren izena: Usoa Egurbide Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: u.egurbide@fagorederlan.es Kontaktuaren telefono zenbakia: 943719000 Erakundearen jardueraren deskribapena: Fagor Ederlan liderra da munduan Automobilgintzaren sektorerako Chassis eta Powertraineko osagaietan. 17 ekoizpen planta ditugu 5 herrialdetan (Espainia, Mexiko, Brasil, Eslovakia eta Txina). Euskal herrian 8 ekoizpen planta., aluminio eta burnia negoziotan banatuta. Presente sektoreko mundu mailako OEM eta Tiers 1 nagusietan. |
Hitz gakoak Integrazioa Neurketa eta jarraipena Lan-Tresnak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia 10-Emaitzak |
Euskara planaren aplikazio informatikoaHelburua: Euskara planaren Gestio Plana kolektiboaren eskura jarri eta arduradunek bertako ildo nagusiak norbere esparruan (departamendua, proiektua, planta) gestionatzeko erreminta eskaintzea. Aplikazioa ezartzeak ekarriko dizkigun onura nagusiak dira, mandoen inplikazio zuzena, eta erabilera adierazleen eguneratze automatikoa.Deskribapena: Aplikazio informatiko bati buruz ari gara. Sisteman integratua dagoena, SAPeko mandoen portalean kokatua baitago. Bertan, mando guztiek bere ekipoko egoera aztertu eta hobekuntza plan bat zehazteko aukera izango du, bai ezagutza, bai erabilera alorretan. Bi fase dauka atal bakoitzak: diagnostikoa eta hobekuntza planen gestioa. Ezagutza alorrean, diagnostikoa automatikoki eratzen du SAPeko datuetatik. Bertan, mandoak ikus dezake bere ekipoko egoera zein den: nork betetzen duen lanpostuko hizkuntza eskakizuna eta nork ez. Eta betetzen ez duten horiek formazio plana zehaztuta duten edo ez. Horrez gain, mailaketa froga bat eska dezake zalantzazko kasuetan. Formazio planaren betetze maila gestionatu dezake eta ikus dezake ezagutzatik erabilerara salto egiteko langileak hartuta dituen laneko erabilera konpromisoak zeintzuk diren. Izan ere, konpromiso horiek betetze mailaren balorazio bat egiteko eskatuko zaio mandoari ikasturte amaieran. Erabilera alorrean berriz, diagnostikoa ekipoko kideek osatzen dute, bilera, dokumentazio, formazio, ahozko eta bestelako alorretan beraien egoera adieraziz. Diagnostiko bateratu hauek Ederlaneko erabileraren argazkia automatikoki emango ditugu. Diagnostikoa eskuan, ekipoak aukera izango du dagokion alorrean hobekuntza ekintza bat gehitzeko, arduraduna, epea eta egoera adieraziz. Ikuspegi departamentalaz gain, aplikazioak aukera ematen du proiektu ikuspegia ere lantzeko. Izan ere, departamenduetan antolatuta egon arren, Gestio Planeko eginkizun ugari proiektuen bidez gestionatzen dute Ederlanen eta, normalean, proiektuak ekipo interdepartamentalak izan ohi dira. Hauetan ere, erabilera alorra landu ahal izango dute, diagnostikoa eta hobekuntza plana zehaztuz. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaEUSKALITek tresna batean jaso ditu kudeaketa-praktika orokorrak, kudeaketa-gidak, kudeaketa-elementuak lantzeko gidak... Den-dena hemen duzu.
Erakundeen kudeaketa praktika orokorren bilatzaileaKudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua