Erakundea: FAGOR AUTOMATION S. KOOP Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: https://www.fagorautomation.com/eu Kontaktuaren izena: Gerardo Amozarrain Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: gamozarrain@fagorautomation.es Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 039 800 |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Langileen euskararen erabileraren areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
BILERALDIA: bilera gehiago euskaraz eta euskara gehiago bileretanBILERALDIA, barne bileretan euskararen erabilera handitzeko kanpaina da. EUSKARALDIAren filosofiari tiraka sortu genuen kanpaina hau.2023ko azaroan zehar, Fagor Automationen egiten ziren bileretan euskararen erabilera nabarmen handitzera gonbidatu genituen langile guztiak: Bileretan ulermena bermatuta egonez gero bilera euskaraz eginez, eta ulermena bermatuta egon ezean, ahalik eta euskara gehien erabiltzeko neurriak hartuz. Horretarako hainbat euskarri sortu genituen (aholku sorta, bideoak, kartelak...) eta hainbat lanketa egin behar izan genituen lantaldeetako arduradunekin, kooperatibako organoetako arduradunekin, eta abar. Komunikazio kanpaina handia ere egin genuen BILERALDIAren mezua hedatzeko: emailez, kartelak, bideoak, lehiaketak... Emaitzei dagokienez, egindako ahozko erabileraren neurketek gorakada bat erakusti zuten, aurreko urteekiko. Horrez gain, egindako galdetegi batean, langileen ia erdiak haiek parte hartu zuten bileretan euskararen erabilera handiago izan zela aitortu zuten. https://vimeo.com/880840585 |
![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua