Erakundea: Biele Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: https://biele.com/eu/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Makina kateak egiten ditugu egur, metal, eskaiola... horiek manipulatu eta produktu finala lortzeko makina kateak. Bezeroen beharretara egokitzen gara. |
Hitz gakoak Langileen euskararen erabileraren areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Lan Hizkuntza euskara izan dadin egiten diren zenbait ekimenProzedurak euskaratuIndarrean zeuden prozedura batzuk zaharkituak zeudela eta enpresaren jardunbidea aldatu egin zela ohartu ginen. Eta ez hori bakarrik, prozedura gehienak gaztelera hutsean zeuden. Hori zela eta, prozedurak eguneratzeko eta euskaratzeko erabaki irmoa hartu zen. Hori horrela izanik, azken hilabeteetan enpresaren jardunbidea zehazten duten prozedura guztiak berritu, euskaratu eta langileen eskura jarri dira. Barne komunikazioetarako hizkuntza Bieleko langileek parte hartzen duten barne komunikazioetarako plataforma bat daukagu indarrean, eta bertan, zuzenean enpresari lotutako ekimenen berri ematen da; besteak beste, kanpo muntaia garrantzitsuak, langile berriak, enpresak parte hartu duen azoka, etab. Komunikazio horiek egiteko hizkuntza lehenetsia euskara da. |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua