Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Euskotren

Euskarazko pilulen bideoak trenetan

Erakundea: Euskotren
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: + 251
www: www.euskotren.eus
Kontaktuaren izena: Joseba Barrena Uribe
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: jbarrena@euskotren.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 607013471
Erakundearen jardueraren deskribapena: Euskotren Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-garraioko enpresa publiko bat da. Bere funtzio nagusia tren, tranbia eta autobusen zerbitzuetan jardutea da, eskualdean pertsonen eta salgaien mugikortasuna erraztuz. Gainera, Euskotrenek garraio iraunkorra eta eraginkorra eskaintzea du helburu, emisioak murrizten eta tokiko garapen ekonomikoa bultzatzen laguntzeko.
Hitz gakoak
Bezeroen euskararen erabilera areagotzea
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak
3-Pertsonak

Euskarazko pilulen bideoak trenetan

Euskararen ohiturak aldatzeko astero-astero bederatzi pildora argitaratu ditugu langileen artean. Pildora horien helburua da euskararen erabileraren inguruan ditugun portaerez hausnartzea eta euskaraz idazterakoan egin ohi ditugun oinarrizko akatsak ezagutu eta zuzentzea. Gero, aprobetxatuz gure trenak kotxe bakoitzean pantailak dituztela, pentsatu dugu egokia izango zela trenean bidaiatzen duten erabiltzailei pildora horiek eskaintzea. Hori dela eta, bederatzi pildora horiek karrusel bat bezala trenen pantailatik igarotzen dira.





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua