Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Erakundea: Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 1-5
www: https://busturialdea.hitza.eus/ https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/
Erakundearen jardueraren deskribapena: Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza euskarazko tokiko egunkaria da, paperean nahiz interneten argitaratzen dena. Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdea eskualdeetako biztanleei kalitatezko eta gertuko informazioa ematea du eginkizun nagusi. Gainera, euskararen erabilera sustatzen du Interneteko nabigazioan eta eguneroko bizitzan
Hitz gakoak
Gizartearekin konpromisoa
Bezeroen euskararen erabilera areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak
3-Pertsonak

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Interneten ere, lehen hitza euskaraz kanpainan parte hartu dugu.

Kanpainaren helburua ahalik eta pertsona gehienek nabigazio-hizkuntza konfiguratzea eta euskara lehenestea da. Izan ere, nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den gure lehenengo hizkuntza. Kanpainakoek banner bat sortu dute (ahalik eta webgune gehienetan txertatzeko) zeinek esaten digun zein hizkuntzatan nabigatzen ari garen. Euskaraz nabigatzen ari bagara zorion mezu bat agertuko da, eta gazteleraz bagabiltza, nabigatzailearen hizkuntza aldatzeko proposamena eta jarraibideak agertuko zaizkigu.

Egunkari bat garen heinean, bisita kopuru handia jasotzen dute gure webguneek eta erakusleiho ona da kanpainari ikusgarritasuna emateko eta eraginkorrak izateko, jendea, nabigatzailea euskaraz konfiguratzera animatuz.
https://busturialdea.hitza.eus/
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/
https://www.lehenhitza.eus/kanpaina





Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua