Erakundea: Argia Fundazioa Sektorea: Osasuna Langile kopurua: 21-100 www: https://argiafundazioa.org/ Kontaktuaren izena: Arantza Larizgoitia Jauregi Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: alarizgoitia@argiafundazioa.org Kontaktuaren telefono zenbakia: 94.491.19.46 Erakundearen jardueraren deskribapena: Argia Fundazioak buruko nahasmendu larriak dituzten pertsonei eta haien ingurune afektiboari laguntzen die, haien bizi-kalitatea eta irudi publikoa hobetzeko. Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, hala nola etxebizitza lagunduak, egoitzak eta eguneko ospitale bat. Gainera, erabiltzaileen parte-hartze aktiboa sustatzen dute euskararen erabilera eta gizarteratzea sustatzen duten jardueretan. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 4-Gizartea eta Ingurumena |
Argia Fundazioko erabiltzaileen parte-hartze aktiboa, euskararen erabilera sustatzeko1) Argia Fundazioak honako praktika on hau aurkezten du, Argia Fundazioa osatzen dugunon (erabiltzaileak eta langileak) arteko euskarazko komunikazioaren biziberritzeari eta ongizateari balioa emate aldera.2) Praktika ona parte hartzeko prozesuak bultzatzean oinarritzen da, Euskara Batzordeak proposatuta, eta erabiltzaileek beraiek gidatuta, besteak beste:
3) Ekintza horiek guztiek 2022an dute jatorria: Argia Fundazioak euskararen erabilera normalizatzeko beharrizana zuen, bai erakundearen barruan, bai eta zerbitzu-hizkuntzan ere. Horretarako, ezinbestekotzat jotzen genuen hizkuntza-politika izatea, honako printzipio hauetan oinarrituta: pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatzea; euskararen erabilerak gure erabiltzaileen eta langileen artean duen zeharkako balioa bultzatzea; ezarritako helburuen betetze-mailaren jarraipen teknikoa egitea. Horrela, gure beharretara eta aukeretara egokitutako euskara-plana diseinatu genuen, Labayru Fundazioaren kanpo-aholkularitzaren laguntzarekin. Praktika on horren bidez, euskararen erabilerarekiko erabiltzaileen eta langileen aktibazioa sendotu nahi dugu. 4) EMAITZAK ETA ONURAK ARGIA FUNDAZIOARENTZAT: o Argia Fundazioan hizkuntza-eskubideen errespetua bermatzen dugu, bai gure erabiltzaileekiko, bai herritarrekiko ahozko eta idatzizko harremanetan. o 2023ko abenduan erakundeak HARROBI diploma jaso zuen. Eusko Jaurlaritzak eta Bai Euskarari elkarteak aitortutako ziurtagiria da, euskararen erabileraren konpromisoan, kudeaketan eta garapenean lehen urratsak eta aurrerapenak egiten ari diren erakundeei zuzendua. o Aurrerapausoak euskararen plan estrategikoa gauzatzeko orduan, euskararen erabileraren kultura sendotzeko helburuarekin. EMAITZAK ETA ONURAK LANGILEENTZAT: o Euskararen erabilerak duen balioa geure egitea, Argia-ko langileon artean, alegia. o Gure hizkuntzaren erabileraren eta berau entzuteko aukeraren maiztasuna handitzea, bai eta komunikazio elebidunari eustea ere. EMAITZAK ETA ONURAK ERABILTZAILEENTZAT: o Komunitatea osatzen dugu euskararen erabileraren eremuan, eta Argia-k bere egiten dituen balioak (estimua, erabiltzaileen ongizatea) herriari erakustarazten dizkiogu. o Erabiltzaileen gaitasunak ikusaraztea helburu duten jarduerak sustatzea, irudi positiboa eskaintzea eta gizarte kohesionatuago batean laguntzea. o Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzea Argia Fundazioarekiko duten ahozko eta idatzizko harremanetan. Argia Fundazioko Euskara Batzordeak proposatuta, hona hemen erabiltzaileekin batera euskararen erabilera sustatzeko egin izan ditugun ekintzen adibide batzuk:
Aurten, Algortako San Nikolas Ikastolak aukera eman digu erabiltzaileek beren gaitasunak ikusarazteko, bai eta gure ingurunean inpaktu positiboak sustatzeko ere, 2024ko IBILALDIArako tailerra antolatzea. WEB: https://argiafundazioa.org/ FACEBOOK: https://www.facebook.com/ARGIAFUNDAZIOA?locale=es_ES INSTAGRAM: https://www.instagram.com/argia_fundazioa/ TWITTER: https://twitter.com/ARGIA_FUNDAZIOA LINKEDIN: https://www.linkedin.com/in/argia-fundazioa-834a032b/ YOUTUBE: https://www.youtube.com/@argiafundazioa3560 |
![]() ![]() ![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua