Erakundea: DANOBAT Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: www.danobatgroup.com Erakundearen jardueraren deskribapena: DANOBATen makina-erremintak, giltza eskura erako lerroak eta aplikazio espezifikoetarako soluzio aurreratuak garatzen eta hornitzen ditugu, goi teknologiako sektoreei eta baldintza tekniko zorrotzak eskatzen dituzten bezeroei zuzenduta. |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Lan-hizkuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Euskara Planaren barne-komunikazioa |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua