Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Eusko Legebiltzarra

Euskara kudeaketa sisteman integratzeko ibilbidea

Erakundea: Eusko Legebiltzarra
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua:
www: www.legebiltzarra.eus
Erakundearen jardueraren deskribapena: Erakunde legegilea da Eusko Legebiltzarra. Administrazioaren eginbehar nagusia da Eusko Legebiltzarrari bere organoei laguntzea eta zerbitzatzea beren funtzioa eta eginkizunak zuzen eta egoki bete ditzan. Bere bezero eta erabiltzaile nagusiak dira legebiltzarkideak eta talde parlamentarioak.  
Hitz gakoak
Integrazioa
Neurketa eta jarraipena
Estrategia
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskara kudeaketa sisteman integratzeko ibilbidea

Hizkuntza Normalizazioaren kudeaketa erakundearen (Eusko Legebiltzarreko Administrazioaren ) kudeaketa orokorrean txertatzeko ibilbidea deskribatzea, ibilbide oraindik bukatu gabea.

Jatorrian, gutxienez, bi iturburu bereiz daitezke:

  • Premia bat: egindako lanean oinarrituta etorkizuneko lanari oinarri sendoa jartzea.

  • Praktika on baten aurkikuntza (Lehendakaritza) aurreko premiaren erantzun posible gisa. Aurkikuntza hau Legebiltzarraren errealitatera egokitzeko nahia.


Bidea bera da orain arteko onura handiena:



Talde sendoa osatzen ari gara:


  • Alde batetik, oinarrian bidea prestatzen eta prozesua gidatzen ari den lantaldea. Bertan dago inplikatuta Eusko Legebiltzarreko Administrazioaren  ardura gorena duena; alegia,legelari nagusia.

  • Hausnarketan parte hartzen ari den beste talde zabalago bat, arduradun teknikoek eta langileen ordezkari esanguratsuek osatua.


Kontzientzia bat pizten ari gara: lidergo partekatuarena, Normalizazioaren ardura hedatuago egon behar dela, ardura zuzenena duen profesionalak haratago.



Etorkizuna izango duen prozesu bat jarri dugu abian. Eta honen bermea litzateke:


  • 2023-2027 Plan Estrategikoan txertatuko direla gogoeta honetatik guztitik aterako den ekintza plana

  • Ekintza plan hau zuzendaritza- eta zerbitzu-mailan prestatuko diren mikroplanetan gauzatuko dela, zuzendarita eta zerbitzu horietako arduradunen gidaritzapean.




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua