Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Euskalit

Hizkuntzak gaitasunen kudeaketan integratuta

Erakundea: Euskalit
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 6-20
www: www.euskalit.net
Erakundearen jardueraren deskribapena: Funtsean, edozein erakunderen kudeaketa hobetzen laguntzen dugu, eta horretara bideratzen ditugu zerbitzu guztiak.  
EUSKALITek premisa honekin lan egiten du: lehiakorra izateko, edozein erakundek elementu klabe batzuk ondo kudeatu behar ditu: 
ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA, eta elementu guzti hauetan, EMAITZA onak lortu behar ditu.  
Hortaz, gure lana da mezu hori zabaltzea, enpresak sentsibilizatzea, eta edozein sektoretako erakundeei 6 elementu klabe horiek garatzeko metodologiak, prestakuntza eta diagnostikoak eskaintzea. 
 
Xedea: Fundazio gisa elkartutako erakunde-taldea gara, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari laguntzeko.  
Ikuspegia: Kudeaketa Aurreraturanzko mobilizazioan euskal erakundeentzat erreferentzia izatea, ezarpen maila altua lortuz. 
Hitz gakoak
Integrazioa
Prestakuntza
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
4-Pertsonen kudeaketa
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

Hizkuntzak gaitasunen kudeaketan integratuta




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua