Erakundea: Euskalit Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: 6-20 www: www.euskalit.net Erakundearen jardueraren deskribapena: Funtsean, edozein erakunderen kudeaketa hobetzen laguntzen dugu, eta horretara bideratzen ditugu zerbitzu guztiak. EUSKALITek premisa honekin lan egiten du: lehiakorra izateko, edozein erakundek elementu klabe batzuk ondo kudeatu behar ditu: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA, eta elementu guzti hauetan, EMAITZA onak lortu behar ditu. Hortaz, gure lana da mezu hori zabaltzea, enpresak sentsibilizatzea, eta edozein sektoretako erakundeei 6 elementu klabe horiek garatzeko metodologiak, prestakuntza eta diagnostikoak eskaintzea. Xedea: Fundazio gisa elkartutako erakunde-taldea gara, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari laguntzeko. Ikuspegia: Kudeaketa Aurreraturanzko mobilizazioan euskal erakundeentzat erreferentzia izatea, ezarpen maila altua lortuz. |
Hitz gakoak Integrazioa Prestakuntza |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 4-Pertsonen kudeaketa |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Hizkuntzak gaitasunen kudeaketan integratuta |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua