Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

EHU Arabako Canpuseko Errektoreordetza

Euskararen presentzia eta kudeaketaren inguruko pertzeptzioa ebaluatzeko galdetegia

Erakundea: EHU Arabako Canpuseko Errektoreordetza
Sektorea: Hezkuntza
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.ehu.eus/eu/web/araba
Erakundearen jardueraren deskribapena: Arabako Campuseko Errektoreordetzaren eginkizunak dira campusaren gobernua, ordezkaritza eta administrazioa. Errektoreordetzak harremanak bultzatzen ditu campuseko ikastegien, sailen, ikerketa-institutuen eta hura osatzen duten gainerako unitateen artean. Era berean, UPV/EHUren eta inguruko erakunde publiko eta pribatuen arteko ohiko harremanak bultzatzen eta gauzatzen ditu. Horrekin batera aipagarri dira honako egiteko hauek:
- Campuseko ikastegietako irakats-eskaintza aztertzea eta koordinatzea.
- Esperientzia Gelen jarduera akademikoa antolatzea.
- Campuseko kirol- eta kultura-jarduerak bultzatzea eta antolatzea.
- Ikerketa-jarduera eta ekintzailetza sustatzea eta enpresak sortzeko ekimenak bultzatzea, boluntarioen eta garapenerako lankidetzaren arloko ekintzak bultzatzea eta ingurumen-gaietan sentsibilizatzeko ekintzak sustatzea. - Unibertsitateko egoitzen eskaintza zabaltzeko politika diseinatzea eta garatzea.
Halaber, Campuseko Gerentziaordetzaren bitartez, campuseko kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa gauzatzen da, eta zerbitzu orokorren jarduna zuzentzen da.
Hitz gakoak
Neurketa eta jarraipena
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Euskararen presentzia eta kudeaketaren inguruko pertzeptzioa ebaluatzeko galdetegia




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua