Erakundea: Codesyntax Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: 21-100 www: https://www.codesyntax.com/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Internet eta software aplikazioak egiten ditugu Software librean oinarrituta. Hauek dira CodeSyntaxen lan arlo nagusiak: Aplikazioen garapena: - Administrazio publikoarentzat - erakunde eta enpresentzat - elkarte eta bestelakoentzat Interneteko ekintza eta IKTei babes eta sustengu jarraia: - Posizionamendua - SEO SEM - Online marketina - Interneteko estrategia - Interneteko edukiak - Neurrira egindako proiektuak - IKTetan aholkularitza eta formazioa 20 urteko ibilbidean esperientzia zabala pilatu dugu aplikazioak eta proiektuak abian jartzen administrazio, hezkuntza, unibertsitate, erakunde eta enpresetan. Baita gure proiektu propioak egiten ere, noski. |
Hitz gakoak Hornitzaileak Barneko Komunikazioa Lan-Tresnak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak 3-Pertsonak |
ERP eleanitza, eta kontaktuen eleaniztasuna ere kontuan hartzen duena |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua