Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Itelazpi

Hizkuntza irizpideak. "Euskarazpi" gida laburra

Erakundea: Itelazpi
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua: 6-20
www: www.itelazpi.eus
Erakundearen jardueraren deskribapena:
Hitz gakoak
Hizkuntza politika
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
6-Kudeaketa-sistema
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
1-Estrategia

Hizkuntza irizpideak. "Euskarazpi" gida laburra

ITELAZPI irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko zerbitzuak eta telekomunikazio publikoen zerbitzuak emateaz arduratzen den euskal enpresa publiko bat da. Horrez gain, telekomunikazio-azpiegitura publikoak ere kudeatzen ditu. Hori guztia punta-puntako teknologiaren bidez, kalitatezko zerbitzua emanez, berdintasuna eta hizkuntzen kudeaketa sustatuz, pertsonak babestuz eta ingurumena errespetatuz egiten du. Broadcast operadore gisa, EiTB Taldearen bikaintasun-aitorpena jaso nahi du ITELAZPIk. Halaber, tresna publiko den aldetik, euskal administrazio publikoaren erreferentziazko organismoa izan nahi du telekomunikazio-zerbitzuen arloan. Honako hauek dira gure balio nagusiak:

- Bezeroa eta gizartea izatea helburu.

- Ingurumena babestea.

- Genero eta pertsonen berdintasuna.

- Hizkuntza-kudeaketa: elebitasun orekatua.

- Pertsonak egotea gure jardueraren erdigunean

- Punta-puntako teknologia erabiltzea gure zerbitzuetan.

- Prestakuntza-maila handiko langileak izatea.

- Bikaintasuna eta berrikuntza.

​ - Gardentasuna eta eraginkortasuna. 



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua