Erakundea: Itelazpi Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 6-20 www: www.itelazpi.eus Erakundearen jardueraren deskribapena: ITELAZPI irrati- eta telebista-seinaleak garraiatzeko zerbitzuak eta telekomunikazio publikoen zerbitzuak emateaz arduratzen den euskal enpresa publiko bat da. Horrez gain, telekomunikazio-azpiegitura publikoak ere kudeatzen ditu. Hori guztia punta-puntako teknologiaren bidez, kalitatezko zerbitzua emanez, berdintasuna eta hizkuntzen kudeaketa sustatuz, pertsonak babestuz eta ingurumena errespetatuz egiten du. Broadcast operadore gisa, EiTB Taldearen bikaintasun-aitorpena jaso nahi du ITELAZPIk. Halaber, tresna publiko den aldetik, euskal administrazio publikoaren erreferentziazko organismoa izan nahi du telekomunikazio-zerbitzuen arloan. Honako hauek dira gure balio nagusiak: - Bezeroa eta gizartea izatea helburu. - Ingurumena babestea. - Genero eta pertsonen berdintasuna. - Hizkuntza-kudeaketa: elebitasun orekatua. - Pertsonak egotea gure jardueraren erdigunean - Punta-puntako teknologia erabiltzea gure zerbitzuetan. - Prestakuntza-maila handiko langileak izatea. - Bikaintasuna eta berrikuntza. - Gardentasuna eta eraginkortasuna. |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa Lan-hizkuntza Neurketa eta jarraipena |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Hizkuntzen barne erabilera neurtzen. Mintzagrama eta Idatzigrama |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua