Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Alokabide

Sustatzaileen sarea

Erakundea: Alokabide
Sektorea: Administrazio publikoa
Langile kopurua: 21-100
www: https://www.alokabide.euskadi.eus/hasiera/
Erakundearen jardueraren deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa da Alokabide, etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez. Babestutako etxebizitzen erregimenean etxebizitza mugiarazi eta kudeatu egiten dugu horren beharra egiaztatzen duten pertsonentzat. Iraunkortasun-irizpideetan oinarrituz jarduten dugu, EAEn inplikatuak dauden beste eragile publiko zein pribatu batzuekin koordinatuz 
Hitz gakoak
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

Sustatzaileen sarea




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua