Erakundea: Vicomtech Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: www: www.vicomtech.org Erakundearen jardueraren deskribapena: Teknologia digitaletan espezializatutako ikerketa aplikatuko zentro bat gara. Enpresekin, beste zentro eta unibertsitateekin lankidetzan ikertzen eta garatzen dugu teknologia, teknologiaren transferentziaren bidez gure ingurunean eragin positiboa sortzeko. Honako hauekin lotutako teknologia digitaletan espezializatuta gaude: Visual Computing & Interaction eta Artificial Intelligence. Irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa eratutako zentro teknologikoa gara. Gure helburu nagusia da gure inguruko enpresa eta erakundeen ikerketa aplikatuaren, garapenaren eta berrikuntzaren beharrei erantzutea, erronka ekonomiko eta sozial berriei aurre egin ahal izan diezaieten, merkatu global honetan lehiakortasuna hobetuz. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Euskara sustatzeko ikerketa proiektuak |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua