Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Euskalit

Dokumentu ereduak eta hauen automatizazioa web aplikazioetan.

Erakundea: Euskalit
Sektorea: Zerbitzuak
Langile kopurua: 6-20
www: www.euskalit.net
Kontaktuaren izena: Galder Lasuen Velasco
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: glasuen@euskalit.net
Kontaktuaren telefono zenbakia: 688650278
Erakundearen jardueraren deskribapena: Funtsean, edozein erakunderen kudeaketa hobetzen laguntzen dugu, eta horretara bideratzen ditugu zerbitzu guztiak. EUSKALITek premisa honekin lan egiten du: lehiakorra izateko, edozein erakundek elementu klabe batzuk ondo kudeatu behar ditu: ESTRATEGIA, BEZEROAK, PERTSONAK, BERRIKUNTZA eta GIZARTEA, eta elementu guzti hauetan, EMAITZA onak lortu behar ditu. Hortaz, gure lana da mezu hori zabaltzea, enpresak sentsibilizatzea, eta edozein sektoretako erakundeei 6 elementu klabe horiek garatzeko metodologiak, prestakuntza eta diagnostikoak eskaintzea. Xedea: Fundazio gisa elkartutako erakunde-taldea gara, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, euskal erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko eta, horrela, Euskadiren lehiakortasun eta garapen iraunkorrari laguntzeko. Ikuspegia: Kudeaketa Aurreraturanzko mobilizazioan euskal erakundeentzat erreferentzia izatea, ezarpen maila altua lortuz.
Hitz gakoak
Kanpo-harremanak
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak
5-Kanpo-harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak
5-Berrikuntza

Dokumentu ereduak eta hauen automatizazioa web aplikazioetan.

Dokumentu eredu (mezu elektroniko, jarraibide eta oinarrien dokumentuak, inkesta eta ziurtagiri-ereduak) elebidunak gordeta ditugu urtetik urtera erabiltzeko. Orain, gainera, askotan web aplikazioetan integratuta ditugu mezu automatikoak bidaltzeko (aplikazioak bidaltzen ditu, guk ezer egin gabe). Horrela, hizkuntza hautuak eta irizpideak bermatzen dira modu efizientean, langile guztiek euskara gaitasun nahikoa ez izanda ere. 1. DOKUMENTU EREDU ELEBIDUNAK SORTZEA Euskaliten dokumentu eredu desberdinak sortu ditugu modu errepikakorrean egiten ditugun komunikazioetan erabiltzeko. Horrela: - Komunikazio bat egiterakoan, ez gara 0tik idazten hasi behar eta denbora aurrezten dugu. - Mezu eredu elebidunak direnez, komunikazioa egiterakoan jasoko duenaren hizkuntza hautua kontutan hartzen dugu. - Euskaraz guztiz ondo moldatzen ez diren lankideek ere komunikazio elebidunak egin ditzakete. - Langile guztiek euskara gaitasun nahikoa ez izanda ere, komunikazioetan, erabiltzen dugun hizkuntzaren zuzentasuna bermatuta dugu sortutako ereduak gainbegiratuta baitaude. 2. WEB APLIKAZIOETAN MEZU AUTOMATIKO ELEBIDUNAK IZATEA Behin dokumentu eredu elebidunak ditugula, Euskaliten erabiltzen ohi ditugun web aplikazioetan mezu automatikoak txertatzen ditugu, aplikazioak berak erabiltzaileak botoi desberdinak sakatzean bidaliko dituen komunikazioak dagokion hizkuntzan egiteko.







Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua