Erakundea: Euskampus Fundazioa Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: 21-100 www: https://www.euskampus.eus/eu Erakundearen jardueraren deskribapena: Euskampus Fundazioa 2011ko uztailaren 19an eratu zen, eta haren kide fundatzaileak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Tecnalia Korporazioa eta Donostia International Physics Center (DIPC) izan ziren. Fundazioa erakundeen arteko tresna gisa eratu zen, UPV/EHUren Nazioarteko Bikaintasun Campus (CEI) - Euskampus proiektua gobernatzeko eta kudeatzeko. Diziplina eta eragile anitzeko lankidetza katalizatzen duen erakunde bat da, bere bazkide estrategikoen baterako lidergoa bultzatu nahi duena. |
Hitz gakoak Hizkuntza politika Estrategia |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
LANGUAGE POLICY - OCEAN I3 mugaz gaindiko proiekturako bideratuaEuskampus Fundazioak lanean daramatzan hamar urteetan, aldaketa garrantzitsuak gertatu dira esparru estrategiko-politiko globaletan eta tokikoetan. Euskampusen 2030eko Plan Estrategiko berriak «Ekiteko Hamarkadan» kokatzen da, honako hauek betetzeko: Garapen Jasangarrirako Munduko Helburuak (GJH), Europako Itun Berdea (European Green Deal), 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP2030), Euskadiko Espezializazio Adimenduneko Estrategia (RIS3 Euskadi), Euskal Unibertsitate Sistemaren Plana (EUSP), eta Unibertsitate eta Enpresaren arteko Euskal Estrategia (UEEE). MISIOA: Euskampus Fundazioaren misioa konexio eta ko-kreazio prozesuak abiaraztea, katalizatzea eta lideratzea da… … lankidetzako programa eta dinamika berritzaileak sor ditzaten… … unibertsitate hezkuntzan, ikerketan eta ezagutzaren transferentzian… … erantzunak elkarrekin emateko gizarte eragin handiko erronka zientifikoen, teknologikoen eta kulturalen aurrean… … Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko, Bordeleko Unibertsitateko, Tecnaliako eta DIPCko kolektiboekin lan eginez, baita Euskadiko, Akitania Berriko eta Europako Unibertsitate Hezkuntza, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako beste erakunde batzuetako kolektiboekin ere, eta beste eragile batzuk sartzeko irekita egonda betiere. IKUSPEGIA: 2030ean, Euskampus Fundazioak ko-lidergo inklusiboko eta diziplinarteko lankidetzako erreferentziako elementu bat izan nahi du Unibertsitate Hezkuntzan, Ikerketan eta unibertsitate berrikuntzan. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua