Erakundea: Guggenheim Museoa Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: 21-100 www: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu Erakundearen jardueraren deskribapena: Arte modernoa eta garaikidea bildu, zaindu eta ikertzea, eta Artearen Historiaren testuinguruan ikuspegi desberdinetatik eta publiko zabal eta anitzarentzat ikusgai jartzea, Guggenheim Museoen Sarearen funtsezko osagai eta Euskal Herriaren bizitasunaren sinbolo den aldetik arkitekturaren obra enblematikoaren esparruan artea eta adierazten dituen baloreak ezagutarazten eta arteaz gozatzen lagunduz. Guggenheim Bilbao Museoa nazioarteko museo sare batean barruan jarduten duen kultur-erakundea da. Sarean lan egitearen sinergiez onura hartzen du museoak, bildumak eta bestelako baliabideak partekatzen ditugulako eta proiektuak elkarlanean taxutzen ditugulako; betiere, egoitza bakoitzak bere nortasun banakoa galdu gabe. |
Hitz gakoak Produktu eta zerbitzuak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Artitz dokumentazio-plataforma |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua