
|
EUSKALITek eta EMAKUNDEk euskal erakundeen laguntza eskatzen dute kudeaketan berdintasuna lortzeko jardunbide egokiak identifikatu eta jasotzeko. Helburua da Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailean erreferente izan daitezkeen eta beste erakunde batzuentzat eskuragarri egon daitezkeen berdintasunezko praktikak ikusaraztea. Deialdia erakunde pribatuei, hirugarren sektoreko erakundeei, elkarteei, fundazioei eta Administrazio Publikokoak ez diren beste erakunde batzuei zuzenduta dago. Administrazio publikoek garatutako praktikak ez dira bilatzailean jasoko. Zure erakundeko praktikaren bat bilatzaile honetan jasota egotea nahi baduzu, aplikazio honetan alta eman eta informazioarekin bete dezakezu formularioa uztailaren 15a baino lehen. Formularioa izango da EUSKALITek eta Emakundek erabiltzen duten dokumentua, praktika egokien balorazio zuzena egiteko. Parte hartzen duen erakunde bakoitzak behar den moduan eta epeetan bete beharko du eta hautagaitzak biltzeko web sistema honetan sartu. Data horren ondoren, EUSKALITeko eta Emakundeko pertsonek osatutako batzorde batek praktikak aukeratuko ditu, praktika on bat definitzen duten irizpideak aplikatuz. Aukeratutako praktikak Kudeaketaren Berdintasunaren Bilatzailean sartuko dira. Praktikak hautatzen dituzten entitateek konpromiso hauek hartuko dituzte beren gain: euskarara/gaztelaniara itzultzea (dagokionaren arabera) eta Berdintasuna Kudeaketan Bilatzailera igotzeko lagatzea. ZER DA KUDEAKETAKO BERDINTASUN-PRAKTIKA EGOKIA? Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasun-faktoreen ezabaketan emaitza positiboak dituzten eraldaketak sartzeko gaitasuna duten jarduerak, metodologiak eta tresnak dira, beste testuinguru batzuetara transferi daitezkeenak. Jardunbide egokia betetzeko behar diren dokumentuak: |
|