Programa

Programara itzuli

this is a title
this is a title
this is a title
this is a title

Ekitaldiaren gaia

Aniztasunaren eta ongizatearen kudeaketari buruzko jardunbide egokiak. Eta mahai-ingurua parte hartu duten 6 erakundeekin

Antolatzailea

EUSKALIT

PARTE-HARTZAILEAK: LANTEGI BATUAK, MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA, FERRAGUINOX, OSARTEN
Data, ordua eta sarrera 2022-10-20
11:30-13:00
Palacio Euskalduna (sala 0A)
Avda. Abandoibarra, 4
Bilbao

Ekitaldia mistoa izango da, aurrez aurre joan ahal izango zara edo streaming bidez ikusi ahal izango duzu, baina aldez aurretik izena emandako pertsonei bakarrik emango zaie sartzeko esteka.

Gaia

Aniztasunaren eta ongizatearen kudeaketari buruzko jardunbide egokiak aurkeztuko dira.

Egitaraua

  • 11:30-11:45 LANTEGI BATUAK

Lantegi Batuak-en pertsonen kudeaketa: sendotutako metodologia baten ikaskuntzak

Fernando Martín de Castro, garapen soziolaboraleko arloko arduraduna

Pertsonen kudeaketari buruzko jardunbide egokia da, eta funtsezko hainbat alderdi hartzen ditu bere baitan: aniztasunarekiko arreta, pertsonen parte-hartzea, zahartze-prozesuak eta belaunaldien arteko erreleboa eta bizi-egoera konplexuetan laguntzea.

  • 11:45-12:00 MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA / FERRAGUINOX

HCD Facility tool,  pertsonen partaidetza inplementatuz arazoen konponketan

Dani Justel, Diseinu Berrikuntza Zentroa eta Dani Peñas Ferraguinox

Human Centered Design (HCD) kontzeptua eta HCD autoikaskuntzako Facility tool plataforma aurkeztuko dira. Horren bidez, arazo bat konpontzeko ardura duen pertsonak bere ebazpena planifikatu dezake, HCD tresnak eta arazoa konpontzeko inplikatutako stakeholder-en parte-hartzea integratuz. Plataforma eta bere eredua hainbat sektore eta tamainatako 14 enpresek erabili dute.

  • 12:00-12:15 OSARTEN

GARATUZ, laneko segurtasuna, osasuna eta ongizatea garatzeko eredua

Ana Isabel Vega Castro. Osarten Kooperatiba Elkarteko Aholkularitza eta Prestakuntza zuzendaria

GARATUZ eredua tresna bat da erakundeek Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizate Estrategia modu autonomoan defini dezaten. SSBTren arloan zer egoeratan dagoen aztertzeko eta norantz eboluzionatu nahi duen zehazteko aukera ematen du. 2016an martxan jarri zenetik, GARATUZ baliagarria izan da hainbat jarduera-sektoretako erakunde handi eta txikientzat, eta pertsonen ongizatera bideratutako enpresa-kudeaketa garatzen lagundu die.

  • 12:15-12:55 Mahai-ingurua 6 erakunde parte-hartzaileekin batera
  • 12:55-13:00 Itxiera