Programa

Programara itzuli

this is a title
this is a title
this is a title
this is a title

Ekitaldiaren gaia

Gaitasunei eta talentuaren kudeaketari buruzko jardunbide egokiak

Antolatzailea

EUSKALIT

PARTE-HARTZAILEAK: APNABI, BILBAO METROPOLI 30, BIZKAIA TALENT, VELATIA
Data, ordua eta sarrera 2022-10-20
10:15-11:00
Palacio Euskalduna (sala 0A)
Avda. Abandoibarra, 4
Bilbao

Ekitaldia mistoa izango da, aurrez aurre joan ahal izango zara edo streaming bidez ikusi ahal izango duzu, baina aldez aurretik izena emandako pertsonei bakarrik emango zaie sartzeko esteka.

Gaia

Talentua erakartzeari, kudeatzeari eta gordetzeari buruzko jardunbide egokiak aurkeztuko dira.

Egitaraua

  • 10:15-10:30 APNABI

Talentuaren bila: gaitasunen araberako hautaketa Gamifikatua

Irune Rodríguez Corral, pertsonen teknikaria eta garapen profesionalaren arduraduna eta Mireya García Blave, Pertsonen arloko zuzendaria

Talde profesional bat lerrokatuta eta konprometituta egotea funtsezkoa da gure esku-hartze eredu propioa garatzeko, autismoa duten pertsonek eta haien familiek ahalik eta parte-hartze eta bizi-kalitate handiena izan dezaten. Hautaketa da hori lortzeko lehen urratsa, eta, horregatik, hautagaiarentzat ikaskuntza eta esperientzia positiboa ere izango den hautaketa-prozesuak gizartea sentsibilizatzen eta eraldatzen laguntzen du, erabat inklusiboa eta eskuragarria izan dadin.

  • 10:30-10:45 BILBAO METROPOLI 30 / BIZKAIA TALENT

Talentia Skills: nola garatu unibertsitateko ikasleen zeharkako konpetentziak

Iratxe Tajada,Talentu gaztearen garapen profesionalerako programen koordinatzailea, Bizkaia Talent

Bizkaia Talent buru den Talentia Skills proiektua aurkeztuko da, unibertsitateko ikasleekin zeharkako konpetentziak lantzeko programa, Bilbao Metropoli-30en koordinazio teknikoarekin eta gure inguruko unibertsitateen, elkargo profesionalen eta gure lurraldeko erreferentziazko sektoreetako enpresen parte-hartzearekin.

  • 10:45-11:00 VELATIA

VELATIAREN Talentu kudeaketa (talentuaren identifikazioa, erakarpena eta fidelizazioa)

Raquel Boyero Uranga, Talentu arloko arduraduna

Talentuari buruzko erronka nagusiei dagokienez, epe luzeko, ertaineko eta laburreko helburuekin lan egiten du Velatiak. Horretarako, talentua ereitearekin lotutako hainbat ekimen garatzen dira: "Bokazioak esnatzea", erakartzeko "Employer Branding: gure balio-proposamena enplegatuari" eta fidelizatzeko "Talentu Gaztearen programa eta VELATIAren lidergo eredua".