Programa

Programara itzuli

this is a title
this is a title
this is a title
this is a title
this is a title
this is a title
this is a title
this is a title
this is a title

Ekitaldiaren gaia

PERTSONAK ETA KUDEAKETA AURRERATUA
Data, ordua eta sarrera 2020-10-21
09:00-11:00

Gaia

Pertsonen arloko hainbat gai landuko dira, hala nola, profesionaltasuna, kontziliazioa eta telelana, praktika on eta azterlanen bidez.

Egitaraua


  • 9:00-9:15 KUDEAKETA AURRERATUA eta PERTSONAK GAI-MULTZOAREN EN IREKIERA



Lide Amilibia. Gizarte Politiketako Sailburuordea




  • 9:15-9:30 PROFESIONALTASUNA KRISIARENTZAT



Ekonomisten Euskal Elkargoa eta Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua: Mentoringa, ziurgabetasun eta aldaketa-inguruneetan profesionalizatzeko



Ziurgabetasuna eta aldaketa izango dira enpresen eta erakundeen etorkizunaren protagonistak, eta pertsonen profesionalizazioaren bilakaera izango da ingurune horretan nabigatzeko gakoa. Mentoringa, esperientzia eta ezagutza transferitzeko laguntza gisa, bilakaera hori eraginkorra izateko diziplina egokienetako bat da eta izango da.




  • 9:30-11:00 KONTZILIAZIO NEURRIAK ETA TELELANA



9:30-9:45 SPRI Taldea. Emakumeak industrian duen lidergoa nazioarteko krisi-testuinguruetan azterlanaren ondorioak



09:45-10:00 Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Saila. Kontziliazio neurrien sustapena 

Sailak kontziliazio erantzukidea sustatzeko enpresen eta familien eskura jartzen dituen neurriak eta baliabideak ezagutaraziko dira, bai eta ezartzeko asmoa dituen ekimenak ere.



10:00-10:15 Denbbora Sarea. Konfinamenduaren eragina enpresa berritzaile eta malguetan: genero-ikuspegiarekin ikasitakoak

Ondorioak aurkeztea: Covid-19ak sortutako lan-erronkei erakunde berritzaile eta malguek hobeto nola heldu dieten erakusten duen esperientzia, "Etapa berria" delakora hobeto egokituz, emaitza-kontuan eta kontu ez-finantzarioetan emaitza hobeak lortuz (lan-giroa, genero-berdintasuna, etab.).



10:15-10:30 AFAE. Berrikuntza Soziala berdintasunaren aurrean

Confies programa (Familia adimendunak enpresa osasuntsuetan) eta GBK programa (Guraso Bakarren Kontziliazioa) aurkeztea, enpresan kontziliazio erantzukidea bultzatzeko neurri gisa, guraso bakarreko familiei arreta berezia eskainiz, berdintasuna, aniztasuna eta kontziliazioa sustatzeko esparruaren barruan, Agenda 2030eko GIHen ildotik.



10:30-10:45 Masfamilia Fundazioa. Kontziliazioa eta malgutasuna errealitate likido batean

Telelanaren inpaktua Covid-19 denboretan. 2020ko otsailean, 75 enpresak baino gehiagok telelanaren aldeko apustua egiteko eta % 220 hobetzeko konpromisoa sinatu zuten (une horretan % 8 baino ez zegoen). Covid-19aren krisia sortzen da, eta telelanaren igoera esponentziala da. Nolakoa izan da langilearen esperientzia?



10:45-11:00 Galderak eta itxiera


Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]