Kudeaketa laburrean

KUDEAKETA LABURREAN

EUSKALITek kudeaketari buruzko bideoen 7. Lehiaketa aurkeztu du. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan egiten den ekimena da, 2023ko urriaren 16 eta 27 bitartean.

7. EDIZIOAN IZEN EMATEA (2023)

Kudeaketa Laburrean ekimenaren asmoa, Europako Astearen barruan, Kudeaketa Aurreratua hedatzeko beste modu batzuetara eramatea da, kudeaketa gizarte osoari hurbiltzeko modu desberdin gisa.

2022ko bideo irabazlea Oarsoaldea Garapen Agentziarena izan zen, Mertxe Cordeirok, gaur egun Badia Berriko produkzio-burua denak, bere laneratze-prozesuan gainditu izanaren testigantza jasotzen duena.

Gainera, bideo Amateur onenaren saria banatu zen, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea-OSAKIDETZArentzat, Athletic Club Fundazioarekin batera, Ariketa tresna terapeutiko gisa eta osasun mentaleko kontzientziazio sozialerako obrarekin. Eta Gorabidek, Eskerrik asko #voluntariadoGorabide! bideoarekin, Publikoaren Saria jaso zuen, 600 pertsona baino gehiagoren balorazioa jaso ondoren.

Obra guztiak, zein aurreko edizioetakoak gure youtubeko kanalean ikusgai daude.





Ekarpena egiten du:




2023ko LABUR FINALISTAK 

Atal honetan Kudeaketa laburrean ekimenaren 7. edizioko 6 lan finalistak ikus ditzakezu, epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako obrei buruz egin duen balorazioaren ondoren. 

 

 

 

 

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]