Oinarriak

NOIZ ETA NOLA PARTE HARTU

  • Enpresek eta erakundeek parte hartu ahal izango dute, baita pertsonek maila indibidualean ere.
  • Lanen gai nagusia kudeaketa izango da, bere zabalera osoan; enpresa edo erakundeen emaitzak lortzeko edozein ikus-entzunezko euskarrien erabilera balio izango du.
  • Adibidez: Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan deskribatu edo jasotako edozein praktika landu ahal izango da, elementuetako bakoitzari lotuta (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Berrikuntza, Gizartea eta Emaitzak), bideo korporatiboak (marka edo posizionamenduaren garapena), finantziazioa bilatzeko produktu/zerbitzuen deskribapen bideoak (start-upak), gizarte gaietan kontzienzazioa lortzeko bideoak (berdintasuna, iraunkortasuna, ingurugiroa…), balio edo jokabideen sustapena, (talde-lana, sormena eta berrikuntza, segurtasuna edo prebentzioa…).
  • Aurkeztuko diren obrak fikziozkoak izan daitezke (genero guztiak onartzen dira: komedia, drama, zientzia fikzioa, etab.) edo dokumentalak.
  • Obrak ezingo du 5 minutu baino gehiago iraun, kredituetako tituluak barne, horrelakorik egonez gero.
  • Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. EAEko bi hizkuntza ofizialetan azpitituluak erabiltzea balioztatuko da. Eta entregatzeko formatu hau lehenetsiko da: MP4 edo MOV (ahal dela 1920 x 1080 bereizmenarekin). Grabaziorako erabili ahal izango dira sakelako telefonoak (Smartphone), etxeko bideo kamerak zein kamera profesionalak.
  • Parte hartzeko, ideia originalak beharko dira, edo aurretik egindako beste proiektu edo bideo batzuetan inspiratutako ideiak.
  • Proiektu bakoitzak parte hartzaile kopuru mugagabea izan dezake, baina arduradun bat egongo da. Talde bakoitzak obra bakar bat baino ezingo du aurkeztu.
  • Izena emateko epea 2019ko ekainaren 11tik irailaren 13ra arte izango da, biak barne, eta lanak urriaren 11 baino lehen bidali behar dira. Finalera 6 obra baino ez dira igaroko, eta proiektuaren arduradunei urriaren 18a baino lehen jakinaraziko zaie hautaketa.
  • IZENA webgune honen bitartez EMAN behar da, datu hauek emanez:
  1. Taldearen/proiektuaren arduradunaren izena eta abizenak
  2. Taldearen/proiektuaren arduradunaren telefono zenbakia
  3. Taldearen/proiektuaren arduradunaren helbide elektronikoa
  4. Obran garatuko den gaia, eta aukeratutako generoa
  • Lanak nobieta@euskalit.net helbidera wetransfer (hobe jaisteko esteka bidaltzen bada, ez baita epea amaitzen) edo usb memoria bidez bidal daitezke EUSKALITen helbidera: Bizkaiko Parke Teknologikoa, 206 A eraikina, 48170 Zamudio.
  • Hiru lanek saria jaso ahal izango dute: Kudeaketa laburrean Sariaikusleen bozketaren eta Epaimahai espezializatu baten irizpidearen arabera, zeina kudeaketaren eta ikus-entzunezkoen munduko eta kudeaketako adituek osatuko duten; ikusleen Saria; eta lan amateurrik onenari Saria, irabazlea profesionala izanez gero.
  • Horretarako, 6 lan finalistak ikusgai egongo dira Europar Astearen webgunean (www.euskalit.net/semana), jendeak ikusi eta online bozkatu ahal izateko.
  • Sari banaketa Europar Astearen barruan egingo da, azaroaren 14an (Euskalduna Jauregia). Egun horretan, lan guztien proiekzioaz gainera, eta sari banaketaz gainera, solasaldia egingo da parte hartu duten taldeekin eta Epaimahaiko kideekin.
  • Obren artxiboa eta komunikazio publikorako eta erreproduzitzeko eskubideak EUSKALITi lagako zaizkio, eta beste ekitaldi batzuetan proiektatu ahal izango ditu, eta horiek (osorik edo zati batean) argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubideak erreserbatuko ditu, gure YouTube kanalean, edo jaialdiaren etorkizuneko edizioak promozionatzeko.
  • Hautatutako obren egileek inplizituki baimena ematen dute lanak Biltzarrean proiektatzeko, antolakuntzak obren egileekiko kontratu betebeharrik hartu gabe.
  • Lehiaketa parte hartzeak esan nahi du hemen aipatzen diren oinarriak onartzen direla.

SARIA

Aurten kategoria berri batzuk aurreikusi ditugu, eta gehienez ere hiru sari eman ahalko dira:

  • Kudeaketa laburrean saria: 1.000 €-ko txartel bat, material bideografikoa erosteko
  • Ikuslearen saria: 250 €-ko txartel bat, material kulturala erosteko
  • Amateur saria: 250 €-ko txartel bat, material kulturala erosteko (profesionalak ez direnek etxeko kamerekin edo sakelako telefonoekin egindako bideoak izango dira).

Saria jasotzeko, egileak, edo haien ordezkaria, sari banaketan egon beharko dira.

INSPIRAZIOA AZALERATZEKO ADIBIDEAK

1. edizioaren labur finalistak

2. edizioaren labur finalistak


Lehiaketari buruzko edozein informazio eskuratzeko, interesdunek antolakuntzara jo dezakete, email honen bitartez: nobieta@euskalit.net

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]