Erakunde batek ingurunearekiko konpromisoa garatu nahi duenean, lehenik eta behin, ingurune hori zertan den, zer nolako arloak batzen dituen eta jardun eremua zein den definitu beharko ditu. Definizio hori garrantzitsua da multzo honen barruan ez dauden beste interes taldeekin ez nahasteko (bezeroak, hornitzaileak, erakundeko pertsonak eta abar). Horrez gain, erakunde motaren arabera, bezeroen eta gizartearen interesen artean nahasketa sor daiteke, adibidez administrazio publikoen kasuan edo beren zerbitzuak gizarteari zuzentzen dizkioten erakundeen artean.
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua