Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailearen glosarioa

Glosario honen helburua da web tresna honetan erabiltzen diren kontzeptu, konbentzio eta termino nagusien definizio laburra edo laburra ematea.

[A][B][E][G][H][I][K][L][M][N][P][S][T][Z]
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK:

Erakundearen ahozko zein idatzizko erabilera arautzen duten jarraibideak dira, eta zehazten dute euskara eta hizkuntzekin nola jokatu behar den (hizkuntza bakoitzaren lekua eta pisua). Hizkuntza politikarekin lerrokatuak, hura garatzeko baliagarriak izan behar dute hizkuntza irizpideek. Irizpideen jarraipena egin behar da, onartu, barneratu eta betetzen direla bermatzeko.

Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua