Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailearen glosarioa

Glosario honen helburua da web tresna honetan erabiltzen diren kontzeptu, konbentzio eta termino nagusien definizio laburra edo laburra ematea.

[A][B][E][G][H][I][K][L][M][N][P][S][T][Z]
Hizkuntza politika:

Gida honi dagokionez, erakunde batean euskara eta beste hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko neurri edo irizpide multzoa da. Politika horrek jaso behar du hizkuntzei buruz erakundeak epe luzerako duen ikuspegia, agertoki hori zehazteko arrazoiekin (zergatik da garrantzitsua erakundearentzat?) eta agertoki horretara iristeko 64 ezarririko helburu nagusi eta jarraibide orokorrekin batera. Hizkuntza politikak arrazoitua, eztabaidatua, adostua, onartua, komunikatua eta barneratua izan behar du, eraginkorra izango bada.

Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua