Abenduaren 2an 5S Praktika Aurreratuen ekitaldi berri bat antolatu genuen.
Ekitaldia, Zamudioko Parke Teknokologikoak berriztatu duen auditorioan izan zen eta 60 pertsona baino gehiago etorri ziren.
Enpresen aurkezpenak honakoak izan ziren:
-KAIZEN INSTITUTE-k, ‘KAIZEN EVENTO’ METODOLOGIA nola ezartzen den eta nolako onurak dakarren azaldu zuen.
-RPK enpresak KAIZEN EVENTO metodologia hau nola ezarri zuten aurkeztu zuen, lortutako onurak eta 5Sek beste tresnak ezartzerakoan izaten duten garrantzia eta nola hauek baimentzen duten irabazi handiagoak lortzea eta produktibitatea hobetzea.
-EUN GROUP Beasaingo enpresak 5s proiektu oso berezia abiarazi zuen duela hiru urte. Covid-a eta beste hainbat ostopo bidean izan arren, azkenik proiektua ondo bideratzea lortu zuten eta emaitza ezinhobea lortu zuten erakunde osoan kanpo auditoria jaso ondoren. Haien esperientzia 5sak ezartzerakoan azaldu ziguten.
-ERTZAINTZAk, berriz, 5Sak bere biltegi eta bunker guztietan ezartzeko 2016an hasi zuten proiektua aurkeztu zigun. Proiektuaren helburuak eta baliabideak kudetzerakoan lortutako hobekuntza ikusi ahal izan genituen.
-EUSKALITek 5S KLUBa aurkeztu zuen, erakundeentzako prestakuntza eta hobekuntza iturri bezala.
Aurkezpenak amaitu ondoren, kanpo ebaluazioa jaso eta 60 puntuak gainditu izan zituzten erakundeei 5S Diplomak eman genizkien.
Ondorengo estekaren bitartez,ekitaldian ateratako argazkiak ikusi ahal izango dituzu.: esteka.
Aurkezpenak, hemen sakatuz: esteka.