Martxoaren26an, PIERBURG SA enpresak 5S Digitalak ezartzeko burutu duen proiektua ikusteko aukera izan genuen 5S KLUBaren bitartez antolatutako bisita baten bidez.
Julen Barañanok, Informatika arduradunak, 5S Digitalak ezartzerakoan izandako esperientzia aurkeztu zuen eta proiektuak izan dituen zailtasunak eta ekarri dituen onurak azaldu zituen.
Proiektuaren bidez, PIERBURGek lan egiteko egunero erabiltzen duen informazioa eta baliabide informatikoak modu seguruan eta efizientean mantentzea eta hobetzea lortu du.
Horrez gain, arlo informatikoan 5Sak ezartzea eta mantentzea errazten duten aplikazioak eta tresna informatikoak ikusi ahal izan ziren.
Ondorengo estekan, Julen Barañanok eginiko aurkezpena jaitsi ahal izango duzu:
https://www.euskalit.net/visita5sdpierburg.rar