Adi, web orrialdeko edukiak eguneratzen gaude, baliteke atal batzuetan informazioa eguneratua ez egotea.
eus / cas

5S PRAKTIKA AURRERATUEN EKITALDI BERRIA ON-LINE

Azaroaren 24an 5S Praktika Aurreratuen ekitaldi berri bat antolatu genuen.

Oraingo honetan, on-line egin behar izan genuen, Covid-19ak sortutako egoeragatik. Microsoft Teams aplikazioaren bitartez sortu genuen saioa eta 143 pertsona inskribatu egin ziren Armeria Eskola-k eta Eun Group enpresak erakutsi zituzten haien 5s ezarpenen argazkiak eta bideoak ikusi ahal izateko. Bi erakundeek 5S Diploma eskuratu dute 2020an jasotako kanpo ebaluazio batean 60 puntuak gainditu izangatik.

Horrez gain, hizlariek 5s-ak ondo ezartzeko kontuan hartu behar diren hainbat klabe batzuk, 5s proiektu batek sortzen dituen zailtasunak eta metodología ezarri ondoren lortzen diren onurak azaldu zituzten.

Hizlarien baimena lortutakoan, aurkezpenak Kudeaketa Bilatzailera igoko diugu.





Albisteen zerrendara itzuli >>