Urtero bezala, aurreko urriaren 23an 5S Práktika aurreratueen ekitaldia egin genuen Bilboko Bizkaia Aretoan.
Hizlariak hauexek izan ziren eta ondoko gaiei buruz aritu ziren:
EUSKALIT. 5S Digitalak eta 5S Fisikoak eta Lan - Postuen estandarizazioa.
LEA ARTIBAI IKASTETXEA. Muri-Mura-Muda edo Erakundeetan ematen diren galerak identifikatu eta deusezteko metodologia bat.
TÉCNICAS HIDRÁULICAS. 5Sen ezarpena Tailer eta Biltegi Eremuetan eta 5S metodologia fabrika guztira hedatzeko plana.
UNILEVER. "Muri-Mura-Muda" metodologiaren aplikazio praktikoa empresa handi batean eta makinen produkzioaren gaineko datuak hartu eta kudeatzeko tresna informatiko baten garapena.
Ekitaldiaren amaieran, aurreko urtean zehar egindako ebaluazioren ondorioz lortutako diplomak hartu zituzten ondorengo erakundeek Euskalit-en Prezidentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik:
-EIBARKO UDALA
-CAF
-CENTRO ARCE
-ERTZAINTZA
-EUSKALIT
-IAM CUT
-ULMA HANDLING
-TÉCNICAS HIDRÁULICAS
-SIRIMIRI SERVICIOS SOCIO-CULTURALES
-INDAR MÁQUINAS HIDRÁULICAS
-INGETEAM POWER TECHNOLOGY