Adi, web orrialdeko edukiak eguneratzen gaude, baliteke atal batzuetan informazioa eguneratua ez egotea.
eus / cas

Barne Komunikazioa enpresan

Maiatzaren 8an 5S Kluberako eta EKA enpresa taldeari zuzendutako urteko lehengo prestakuntza saioa antolatu genuen.

Saioa Zamudioko Parke Teknologikoan izan zen eta parte hartu zuten erakundeek (Ertzaintza, Preoca, HRE Hidraulic, Perflo, Versa, Bombardier, Fagor Arrasate, Decomesa, Belgicast, Unilever eta Euskalit berak Barne Komunikazioa landu zuten.

OPE Consultores enpresako Gonzalo Serrats hasi zuen saioa enpresa bakoitzari komunikazioari buruzko hausnarketa bat egiteko eskatuz. Hausnarketa horretatik, enpresa barnean ematen den komunikazioa eraginkorra izan dadin kontuan hartu behar diren gakoak eta azaltzen diren zailtasunak mahai gainean ipini ziren.

Ondoren, saioan zeuden enpresek gehien erabiltzen dituzten komunikabideak identifikatu genituen eta berritxuenak sakonago azaldu ziren.

Bukatzeko, identifikatutako zailtasunak taldeka landu ziren eta arlo honetan hobetzeko enpresa bakoitzak aurrerantzean emango zituen pausuak azaldu zuen.

Saioaren akta jaitsi ahal izango duzu ondorengo esteka erabiliz:

http://www.euskalit.net/pdf/Resumensesioncomunicacion.pdf (Akta erderaz dago)

Horrez gain, saioan ateratako argazki batzuk ikus daitezke ondoren:















Albisteen zerrendara itzuli >>