Urtarrilaren 23an, 5S Digitalek erakundeetan daukaten garrantziaz jarduteko ekitaldia antolatu genuen Eibarko Armeria Eskolan.
Saioaren hasieran, Euskalit-ek aurrko urteetan eremu honetan burututako ekintzak birpasatu zituen. Ondoren, Pierburg, S.A., Gazteiz-ko Erizaintza Eskola eta Gipuzkoako Foru Aldundiko hiru arduradunek haien proiektua aurrera nola eraman duten eta nola mantentzen duten azaldu zuten.
Horrez gain, Julen Iturbe, Venan Llona eta Iñaki Buitrón, 5S Digitalen Knowinn-aren hiru irakasleek parte hartu zuten ekitaldian. metodologia hau ezartzeko bidea eta tresnak aurkezttu zituzten, baita ezartzeak ekartzen dituen onurak ere..
Ekitaldiaren bukaeran, Euskalit-ek Knowinn eta 5S Klub-aren bitartez enpresei eskeintzen dizkien laguntzak eta hezkuntza aukerak aurkeztu zituen.
Guztira, tamaina eta sektore ezberdinetako 120 pertsona etorri ziren ekitaldira.