5S Klubak VELATIA taldeko POLSA ra bisita antolatu zuen, joan den ekainaren 5ean.
POLSAk 5S metodologiarekin 2012an hasi zen neurrira egindako KnowInn baten bidez, Klubera sarrera eman ziona. Orduz geroztik, arloko Diploma jaso zuten eta aurten, Zilarrezko Diploma lortu du, Klubeko ebaluazioan 60 puntuak gainditu eta gero, erakundearen %50 baino gehiagon.
Bisitariek ezagutu zituzten praktika onen artean honakoak nabarmendu ziren: zikinkeriaren isolatzea, biltegiratze sistemak eta erreminten kudeaketa. Gainera pertsonen konpromisoaren adibide argia dira, bai zuzendaritza bai teknikarien aldetik inplikazio maila altua dagoelako.
Bisitan Pierburg, Unilever, Mecanizados Iriarte, BATZ, CEMOSA, ERTZAINTZA eta Plásticos de Lezo enpresen pertsonak egon ziren.