Martxoaren 26an 5S Klubak antolatutako 5S Praktika Aurreratuen ekitaldia Zamudioko Parke Teknologikoan egin genuen.
-5S Klubean eginiko ekintzak aurkeztu ziren, kide berriei ongi etorri eman zitzaien eta ebaluatzaileen lana eskertu genuen.
-MTM INGENIEROSek 5Sak aurkeztu zituen enpresetan produktibitatea hobetzeko bide moduan.
-POLSA, UNILEVER, PEPSICO ETA BILBOKO INGENIARITZA GOI ESKOLA erakundeek beren erakundeetan eginiko inplantazioa aurkeztu zuten.
-Ekitaldia bukatzeko, diplomak eman zitzaizkien kanpo ebaluazioetan 60 puntuak gainditu zuten erakundeei.
Laster, hizlarien aurkezpenak jarriko ditugu 5S Klubaren orrialdean.