Pasa den azaroak 26an kanpo ebaluazioa jaso ondoren, Gazteiz-ko PEPSICO enpresa 5S Klub-era sartu da, horretarako behar diren 40 puntuak gainditu ondoren.
Echevarri-Viña-n PEPSICO-k dauzkan instalazioetara 10 ebaluatzaile joan ziren eta enpresako 12 lan-eremu ebaluatu zituzten antzemandako indargune, hobetzeko arlo eta konklusio orokorrak txosten batean idatziz.
PEPSICO 5S Klub-era ate haunditik sartu da, hainbat eremuetan 60 puntuak gainditzeagatik datorren otsaila edo martxoan antolatuko dugun Praktika On eta Aintzatezpenen ekitaldi batean diploma bat jasoko duelarik.