Pasa den azaroak 21ean 5S Klub-ek egindako kanpo ebaluazio baten ondoren, Filosofia eta hezkuntza Zientzien Fakultateak ia 80 puntu lortu zituen, Bulegoetako ebaluazioetan inoiz lorturiko ia puntuaziorik altuena. Ondorioz, 2012.ean lorturiko eremuko diploma berretsi zuen.
Arrasateko Udaleko Arantza Marañon, eta Euskalit-eko Lorea Arana eta Jon Campos aritu ziren ebaluatzaile gisa eta goizean zehar kudeaketa bisualari dagokion hainbat praktika on ikusi ahal izan zituzten.
Eraberean, ebaluatzaileek pertsona guztien aldetik antzemandako Inplikazio eta Konpromezu altua eta metodologiaren aldetik 5Sen ezarpen txukuna goraipatu zuten.
Zorionak!