Irailak 25ean Trapaga-ko Bombardier European Holdings, trenentzako propultsio sistemen diseinu eta fabrikazioan diharduen enpresak bere ateak ireki egin zituen bere Kudeaketan Praktika Onak 5S Klub-ari erakusteko.
Aislantes Sólidos, Pierburg, Protón, Arania eta Euskalit-eko 8 pertsonek Montaketa eta Biltegi eremuetako 5S praktika aurreratuak ikusi ahal izan zituzten. Horrez gain, Bombardier-ek B.O.S. -Bombardier Operating System- Kudeaketa eta Etengabeko Hobekuntza sistema erakutsi zuen, efizientzi eta produktibitate ratio-en jarraipena baimentzen duen sistema alegia.