Gida hau Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak garatu du, Euskaliten laguntzarekin, erakundeen lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, hizkuntzen kudeaketa kudeaketa sistema orokorrean zein punturaino integratuta dagoen hausnartzeko bidea ematen digu, kudeaketa aurreratuaren ikuspegitik. Gidak euskara eta beste hizkuntzak non, nola eta norekin erabili behar diren erabakitzen lagunduko dio erakundeari. Halaber, eleaniztasuna (euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa…) bakoitzaren egiteko moduetan, erabakietan, harremanetan, alegia, kudeaketa sistema osoan, modu koherente, orekatu eta iraunkorrean txertatzeko aukerak eskainiko dizkigu.