|
Hurrengo deialdiak |
Nork ematen du Ponente por determinar Ismael Igartua GALBAIAN Intellectual Property agentziako bazkide sortzailea eta Zuzendaria da. Halaber, telekomunikazio ingeniaria, jabetza industrialaren agente ofiziala eta patente europarren agentea da. 2011n GALBAIAN sortu arte, Fagor taldearen jabetza industriala sailaren zuzendaria izan zen azken sei urteetan. Irakasle gisa jarduten du jabetza industrialari buruzko prestakuntza ikastaroetan. Esteban Vicente ASV Consulting enpresako bazkide zuzendaria da (1992). Pertsonen Garapenean (hautespena, prestakuntza, diagnostikoa, lidergoa, bezeroenganantz orientatzea eta lorpenetarantz orientatzea) espezializatutako psikologo aholkularia da. Microeconomics of Competitiveness (Orkestra-Harvard) graduatua. ETEen zuzendaritza eta kudeaketan graduatua (INSIDE, U. Deusto). AEU-Amerika Erdialdeko Unibertsitateko irakaslea. Eta Deusto Business School eskolan irakaslea da. Gonzalo Serrats OPE Consultores enpresako bazkidea da, eta bere xedea da pertsonei eta haien erakundeei zerbitzu ematea, zintzotasunez, eta egiteko modu berriak sortzea, pasioa eta poztasuna lagun izanez beti. Erakundeei lagundu nahi die pertsonek duten talentu osoa ahalik eta gehien baliatzen, elkarrenganako konfiantzan oinarritutako trukearen bidez. Iñaki Arrieta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aholkularia da erakunde aurreratuen estrategiaren eta diseinuaren alorrean. OTEIC Taldearen zuzendari nagusia da, eta irakasle titularra Deusto Business School eskolan. Aholkulari gisa jarduten du zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan. Isabel Fernandez Hainbat sektoreko prestatzailea eta aholkularia kudeaketa aurreratuko sistemen eta pertsonen eta taldeen garapenaren alorretan. Masterra Enpresa Zuzendaritzan, Coach exekutibo profesionala eta Coach ontologikoa. 10.000 lan ordu baino gehiago ditu mila erdi erakundeen laguntza jardueretan. Bere pasioa da izatearen eta gauzen modu eraginkorragoak ezagutzea, komunikatzea eta transmititzea. Iñaki Buitrón Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Masterra Erabateko Kalitatean eta Supply Chain Management+ Lean arloan espezializatua. Azken 15 urteotan, aholkulari eta prestatzaile gisa lan egin du honako arlo hauetan: kudeaketa; kalitatea eta bikaintasuna; prozesu hobekuntza eta eraginkortasuna (LEAN); eta Supply Chain (hornidura katea). Gaur egun, Arcinnova Consultores enpresako zuzendaria da. Iñaki Garagorri OPE Consultores enpresako bazkidea eta gerentea da. 15 urtetik gorako esperientzia du estrategiarekin, berrikuntzarekin eta antolaketa eraldaketarekin lotutako proiektuetan. Faculty member da DBSko Master in Business Innovation masterrean, eta negozio ereduaren esparruko berrikuntzak enpresaren lehiakortasunean duen eraginari buruzko doktoretza tesia ari da egiten. Aurkene Redondo Zientzia Politiketan eta Soziologian lizentziatua. Giza Baliabideetan (Deusto-ko Unibertsitatean) graduondoa, EMAKUNDEn gizonezko eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean ziurtatua eta homologatua; Coaching pertsonal, betearazle eta antolaketan masterra. 20 urte baino gehiago daramatza antolaketa mota guztietako erakundeekin lanean, publiko zein pribatuetan, materia desberdinetako ikastaroak emanez eta garapen-prozesuak diseinatzen eta kudeatzen bai maila indibidualean zein taldekoan. Rubén Martinez Ekonomia eta Enpresa arloan lizentziatua (Espezialitatea: Ekonomi eta Finantza egoeren Analisia), Zerga Tekniketan eta Nazioarteko Fiskal Aholkularitzan Goi mailako Ikastaroak. ESINE-n, 23 urteko lan esperientzia du Aholkularitza-Fiskal Ekonomista bezala, Bikaintasun eta Estrategia kudeaketa arloetan kontsultore eta hezitzailea, zuzendaritza taldeen dinamizatzailea, lidergoa, prozesuen bidezko kudeaketa eta etengabeko hobekuntza. Knowinn-eko programa ezberdinen hezitzailea 2006 urtetik aurrera, eta Euskaliteko ebaluatzailea 2003 urtetik aurrera. Gaur egun Mplus Consulting-eko zuzendaria da. Roberto Lopez Psikologian lizentziatua, antolaketa arloan espezializatua. Coach Co-Aktiboa, CTI-n formatua (The Coaches Training Institute). MAS INNOVACIÓN ORGANIZACIONAL –eko ko-fundatzailea, zeinetan aholkularitza eta antolakuntza kudeaketa aldaketa proiektuetan erraztatze lanak egin dituen, lantalde-erraztailea, trebakuntza eta zuzendaritza konpetentzien garapenean eta gizarte emozioen hezitzailea. Aholkulari eta antolakuntza eremuetako lan talde erraztatzaile bezala 15 urte baino gehiagoko esperientziaduna. Asier de Artaza Enpresa eta Marketing-ean lizentziatua (Hertfordshire-ko Unibertsitatean), Psikologia karrera eginda dauka ere. Master eta graduondo anitz ditu: Enpresen aholkularitzan, Marketin Digitalean, Merkataritza-Bitartekaritzan eta Coaching For Managers-ean. Madrilen IE, ESIC eta EOI-ko irakaslea. Front office-n lan egina du merkataritza postuetatik administrazio-kontseiluko postuetaraino. Gaur egun, exekutiboei egoera konplexuen lidergoan laguntzea du ardatz. Julen Galarza Industria Ingienera, Antolaketan aditua, enpresen kudeaketa eta fabrikazio-operazio hobekuntzetan eta logistika arloetan 20 urte baino gehiagoko esperientziaduna. MBA Executive, Supply Chain Management-en Masterra, Marketin eta Estrategian Masterra, Produkzioan eta Komunikazioan Masterra. Bere jarduera profesionala Manufacturing y Supply Chain Management (Hornikuntza-katean)-ean espezializatutako enpresa pribatuaren zuzendaritzan lan egin du, balio kate osoaren gain hobekuntza ekintzak garatu eta bikaintasunerako eragiketak bultzatuz enpresen eraldaketan aktiboki lan eginez. Silvia Angueira “Grupo Bentas”eko aholkulari-bazkidea, komunikazioan, negoziazioan eta bezeroaren esperientzian espezializatutako hezitzaile eta aholkularia. 18 urtez bezero diferentzialen esperientziara bideratutako salmenta-sareak eta postuak prestatzen eta trebatzen, eta hainbat enpresa-sektoretan proiektu komertzialak ezartzen laguntzen. Enpresak in situ aholkatzen eta laguntzen ditu salmenta eta kudeaketa komertzialaren arloan: beharren prospekzio eta diagnostiko prozesua, negoziazioaren prestaketa, bezeroaren esperientzia, salmenta prozesuaren faseak, aurkezpen eraginkorrak, erakunde osoaren bezeroarenganako orientazioa. EUSKALITeko “Salmentak eta kudeaketa komertziala” KnowInn ikastaroko irakaslea. Iñigo Irizar Enpresa zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), MBA (IESE, Bartzelona) eta estrategiako eta berrikuntzako espezialista MITen (Boston, US). 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du, eta freelance gisa aritzen da sektore eta tamaina guztietako enpresen zerbitzuan. Berrikuntzako aditua da EICn eta EISMEAn, Europako Batzordearen Horizonte Europa programan. Maider Gorostidi Antolaketa Garapenerako Aholkularia. Giza Eskubideetan, Erronka Etiko, Sozial eta Politikoetan doktorea, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatean. Liderrei eta taldeei laguntzen diet hobeto ulertzen aldaketak sortzen dituen tentsioak. Fernando Garcia PMP, MBA, Scrum Master KAMEIN Aholkularitza eta Zerbitzuak Fernando García-k berrikuntzaren kudeaketaren hainbat esparrutan lan egin du. Berrikuntza-proiektuen zorroa identifikatzea eta hedatzea, proiektuak kudeatzea, erakundeetan berrikuntza-sistemak ezartzea, Berrikuntza Agendak egitea (SPRI), Europako proiektuak, ikastaroak eta mintegiak ematea. Ana Blanco Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Psikologia espezialitatea, diziplina anitzeko taldeen zuzendari komertziala eta delegatua, bere ibilbide profesional guztia komertzializazioan zentratuta egon da 20 urtez, eta, 2000. urtetik, Grupo Bentas enpresaren bazkide fundatzailea, espezialista prestatzaileak, salmentaren taktikak eta teknikak transmititzen, enpresa-, zerbitzu- eta industria-sektore guztietan. Nekane Morales Mondragon Unibertsitateko Enpresarien Fakultateko MIK Kudeaketa Ikerketa Zentroko Merkatu Garapena Ikertzeko Taldearen arduraduna. Erakundeen Kudeaketa Aurreratuan eta Gizarte Ekonomian doktorea, Mondragon Unibertsitatean. Erakundeei laguntzen die lankidetza-estrategia definitzen eta aliantzak ikuspegi korporatibo eta operatibotik garatzeko eta kudeatzeko prozesuak ezartzen. Sektore anitzeko partzuergoetan parte hartu du tokiko eta Europako proiektuetan, ekosisteman aliantzak aktibatzea bultzatuz. Iñaki Liébana Elektronikako ingeniaria Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Zientzia Fisikoetan lizentziatua Kantabriako Unibertsitatean. Leartibai Fundazioko aholkularitza-zerbitzuen arduraduna eta InTool zaintza- eta inteligentzia-tresnaren garapenarena, erakundeei informazio estrategikoa erraz izan dezaten laguntzeko softwarea, erabakiak hartzea errazteko. Zaintza- eta inteligentzia-sistemak definitzen eta martxan jartzen espezializatua. lorea arana dgfgd Jose Antonio Calvo Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Acorde Consulting enpresako zuzendari eta aholkulari seniorra. Hogei urte baino gehiago aholkulari gisa estrategian, antolaketa-eraldaketan, bikaintasunean..., sektore guztietako erakunde ugariri lagunduz. Euskalitek hainbat prestakuntza-modulutan hizlari gisa homologatua; ebaluatzaile seniorra eta ebaluatzaileen prestatzailea ere bada; baita "Certified Advisor" eta nazioarteko erreferentea EFQMren esparruan ere. Ana Santiago Industria-ingeniaria eta MBA, prozesuen ingeniaritzaren, mantentze-lanen, logistikaren, eredu prediktiboen eta transformazio digitalaren arloko beste prestakuntza espezifiko batzuez gain. 25 urteko esperientzia du industria-aholkularitzan. . Ohiko hizlaria da enpresa-foro industrialetan. Duela 8 urtetik, Sisteplant-eko CEOa da, eta hainbat unibertsitate eta negozio-eskolatan irakasten du. Urko de la Torre ADI Revolution-eko zuzendari nagusia eta EHUko eta Deusto Business Schooleko irakasle laguntzailea. Executive MBA ESIC bidez. 8 urte baino gehiagoko esperientzia, 250 enpresa-talde eta ETE industriali [B2B] baino gehiagori, bai nazionalak, bai nazioartekoak laguntzen, estrategia komertzial eta digitalak diseinatzen eta martxan jartzen. Urko Lopez Ikertzailea MIK Kudeaketako Ikerketa Zentroan, eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn 2008an. Prestakuntza eta laguntza ematen die erakundeei zerbitzuak hedatzeko estrategia defini dezaten. Nazio eta nazioarte mailako argitalpenak ditu, eta partzuergoetako kide izan da tokiko eta Europako proiektuetan. Sara del Hoyo Kimikan graduatua, Material Berrien Masterrarekin Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta Bizitza Zikloaren Analisian (BZA) eta Ekodiseinuan espezializatua Basque Ecodesign Centren (IHOBE). 2017tik, ekonomia zirkularrean eta klima-aldaketan oinarritutako ingurumen-jasangarritasuneko proiektuetan, sektore pribatu eta publikoentzat. Gaur egun, Grunver Sostenibilidad enpresan, ekonomia zirkularreko proiektuak, BZA, zirkularitate-metrikak eta ingurumen- eta karbono-aztarnak kudeatzen ditu. Horrez gain, Ihoberen Basque Ecodesign Center ekonomia zirkularreko ekimena koordinatu du, eta gazteei tutoretza eman die euskal industria-sarean proiektuak garatzeko. |