Zaintza lehiakorra: berrikuntzarako lehen urratsa

Saio honetan, zaintza lehiakorraren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzu, eta irakasleak gidatuta, zure lehiakide/erreferenteetarako gutxieneko zaintza- eta adimen-sistema bideragarri bat jarriko duzu martxan. Ikas ezazu nola egin zure erakundeak sektorea beste ikuspegi batzuetatik begiratzen jakin dezan.
Saioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko, aldez aurreko lan batzuk egingo dira gutxieneko zaintza- eta adimen-sistema bideragarria abian jartzeko:

  • Zaintzeko/jarraipena egiteko 3 lehiakide/erreferente hautatu.
  • Posta elektronikoko helbide bat sortu alertak sortzeko.
  • Nabigatzailean luzapen/gehigarri bat instalatu.
Saioaren edukia:
  • Zaintza eta adimenaren oinarrizko printzipioak
  • Zuzendaritzaren eginkizuna eta konpromisoa
  • Zaintza- eta adimen-sistemen adibideak
  • Gutxieneko zaintza- eta adimen-sistema bideragarria abiaraztea
  • Nola ustiatzen dugu informazioa erakundearen barruan?



Hurrengo deialdiak

- 2024-05-28 (09:30-12:30, Online) - Iñaki Liébana Izena eman

Nork ematen du



Iñaki Liébana
Elektronikako ingeniaria Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Zientzia Fisikoetan lizentziatua Kantabriako Unibertsitatean. Leartibai Fundazioko aholkularitza-zerbitzuen arduraduna eta InTool zaintza- eta inteligentzia-tresnaren garapenarena, erakundeei informazio estrategikoa erraz izan dezaten laguntzeko softwarea, erabakiak hartzea errazteko. Zaintza- eta inteligentzia-sistemak definitzen eta martxan jartzen espezializatua.