Supply Chain, hornitzailetik bezeroarenganaino kudeaketa

Hornidura-kate sendoetan erabat integratuta dauden enpresak lehiakorragoak dira krisi-garaian ere. Merkatuko aldaketei enpresa bakar gisa erantzuteko gai dira, bezeroak eta enpresa hornitzaileak beren prozesuetan integratuz, eskariaren kudeaketatik fabrikazio eragiketen kudeaketara, logistikoak I+G+B barne.
 
Alde horretatik, jardunaldi birtual honen helburua da bezero eta hornitzaileen prozesu giltzarrien integrazioan oinarritutako hornidura-katearen kontzeptu orokor bati buruz hausnartzea, eta, zehazki, zein eta nola txerta daitezkeen hausnartzea. Halaber, bezero eta hornitzaile arteko aliantza-prozesu arrakastatsu bati nola ekin eta nola garatu ere aztertuko da.
 
Saioaren edukia:

  • Hornidura-kate orokorraren kontzeptu berria?
  • Logistika funtsezko prozesu gisa eta horniduren katea funtsezko estrategia gisa.
  • Hornidura-kate eraginkor eta lehiakorra osatzen duten funtsezko prozesuen xehetasuna
  • Hornikuntza-katea integratzeko aliantza-eredua
  • Hornikuntza-katea ebaluatzeko tresna



Hurrengo deialdiak

Nork ematen du



Julen Galarza
Industria Ingienera,  Antolaketan aditua, enpresen kudeaketa eta fabrikazio-operazio hobekuntzetan eta logistika arloetan 20 urte baino gehiagoko esperientziaduna. MBA Executive, Supply Chain Management-en Masterra, Marketin eta Estrategian Masterra, Produkzioan eta Komunikazioan Masterra. Bere jarduera profesionala Manufacturing y Supply Chain Management (Hornikuntza-katean)-ean espezializatutako enpresa pribatuaren zuzendaritzan lan egin du, balio  kate osoaren gain hobekuntza ekintzak garatu eta bikaintasunerako eragiketak bultzatuz enpresen eraldaketan aktiboki lan eginez.