Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako

Gizarte aurreratu batean, pertsonak dira enpresa lehiakor guztien oinarri nagusi, haien jakintzak, gaitasunak eta trebetasunak elementu bereizgarriak direlako. Erakundeek, haien zuzendaritza taldeek eta erantzukizunak dituzten beste pertsona batzuek bereziki, ingurune baldintza egokiak sorrarazi behar dituzte pertsonen ahalmenak garatu ahal izateko eta proiektu komun baten partaide egiteko.
Jardunaldi birtual honetan, enpresaren proiektuan pertsonen konpromisoa lortzeko eta lidergoaren gaitasuna garatzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira.

Saioaren edukia:

  • Pertsonetan oinarritutako kudeaketa: ikuspegi osoa eta sistematikoa.
  • Entzutea: etorkizuneko erakundeen trebetasuna.
  • Pertsona konprometituak erakunde osasungarrietan



Hurrengo deialdiak

Nork ematen du



Gonzalo Serrats
OPE Consultores enpresako bazkidea da, eta bere xedea da pertsonei eta haien erakundeei zerbitzu ematea, zintzotasunez, eta egiteko modu berriak sortzea, pasioa eta poztasuna lagun izanez beti. Erakundeei lagundu nahi die pertsonek duten talentu osoa ahalik eta gehien baliatzen, elkarrenganako konfiantzan oinarritutako trukearen bidez.