Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika

Negoziazio arrakastatsuak akordio onuragarriak eta iraunkorrak lortzea ahalbidetzen du, baliabideak optimizatuz eta lan eta merkataritza harremanak indartuz. Negoziatzeko gaitasunak gatazkak eta ezberdintasunak konpontzeko gaitasuna hobetzeaz gain, erabaki estrategikoak hartzea bultzatzen du, errentagarritasuna handitzen du eta lankidetza-ingurunea sustatzen du. Negoziazioa menderatzean, kontratu, lan-baldintza eta aliantza hobeak lor daitezke, eta horrek, azken batean, enpresaren arrakasta eta lehiakortasuna areagotzen ditu etengabe aldatzen ari den merkatu globalizatu honetan.

Jardunaldiaren edukia:

  • Autokudeaketa psikologikoa eta emozionala, negoziazioaren aurretik, bitartean eta ondoren
  • Erabakiaren gako kontziente eta inkontzienteak identifikatzea.
  • Proposamen sinesgarri eta konbentzitzekoak planteatzea,
  • Jarreren ebazpena, ezberdintasuna, eragozpenak eta egoera emozionalen kudeaketa.
  • Negoziazioa adostasunera bideratzea.

 

 



Hurrengo deialdiak

Nork ematen du



Asier de Artaza
Enpresa eta Marketing-ean lizentziatua (Hertfordshire-ko Unibertsitatean), Psikologia karrera eginda dauka ere. Master eta graduondo anitz ditu: Enpresen aholkularitzan, Marketin Digitalean, Merkataritza-Bitartekaritzan eta Coaching For Managers-ean. Madrilen IE, ESIC eta EOI-ko irakaslea. Front office-n lan egina du merkataritza postuetatik administrazio-kontseiluko postuetaraino. Gaur egun, exekutiboei egoera konplexuen lidergoan laguntzea du ardatz.






Ana Blanco
Deustuko Unibertsitatean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua, Psikologia espezialitatea, diziplina anitzeko taldeen zuzendari komertziala eta delegatua, bere ibilbide profesional guztia komertzializazioan zentratuta egon da 20 urtez, eta, 2000. urtetik, Grupo Bentas enpresaren bazkide fundatzailea, espezialista prestatzaileak, salmentaren taktikak eta teknikak transmititzen, enpresa-, zerbitzu- eta industria-sektore guztietan.